2011/05/12

SARRERA: gaia girotzen

4-SARRERA MOTA: Ikuspegi historikoa, gaiaren lehengo eta oraingo ikuspegien konparazioa.

Adibidez: -"Sasoi batean, heriotzaren inguruan ospakizun bereziak antolatzen ziren Euskal Herrian. Baserri askotan, adibidez, gaubeila egiten zen hildakoaren omenez, baina behin hileta egin ondoren, jana eta edana ere ez zen falta izaten. Beste kultura batzuetan ere heriotzak ez dauka hain zentzu txarrik"
(Gaia: Heriotza)


               - (Gaia: Grafitiak) "AEBetako hiri handiak izan ziren grafitien sorleku, eta bertatik mundu osora hedatu zen mugimendua. Espainiar estatura 80ko hamarkada hasieran iritsi zen, Madrilgo eta Bartzelonako base militar amerikarretatik

gertu bizi ziren gazteak estatubatuarren ohiturak ikusten eta kopiatzen hasi zirenean. Berehala zabaldu zen beste hainbat tokitara. Euskal Herriaren kasuan, Bilbora eta Gasteizera iritsi zen lehenik, 80ko hamarkadaren bukaeran. 90eko hamarkadara arte, ordea, ez zen erabat finkatu".